SANTURTZIKO IRAKURZALE KLUBA

Irakurzale Kluba eta Xabier Etxaniz Rojo “Waterloon galdutakoak

Korrikatik Korrikara izaten dugu Xabier Etxaniz idazlearen bisita, gustura hartutako ohitura dugu.

Duela 2 urte “Sirena hotsak” ipuin liburuari buruz hitz egiten izan ginen eta oraingoan “Waterloon galdutakoak” eleberria izan dugu hizpide.

Nork ez du momenturen batean bere burua galduta ikusi? Edo nork ez du inoiz inor galdu? Nahiz eta hainbat gauza galdutzat eman behar izaten dugun, zorionez, beste batzuetan berreskuratzen ditugu. Eleberrian guztiek galtzen dute zerbait, eta baten batek gauza bera behin baino gehiagotan.

Xabierren esanetan asko eta asko gara inoiz euskaltegi batean aritutakoak, bai ikasle, bai irakasle. AEK Euskaltegien mikrokosmosa ezagutzen dugunontzat, errealitate hau ez zaigu arrotza irudituko. Nahiz eta egia izan, garaia eta gizartea aldatu dela; hainbat gauzek antzeko jarraitzen dute, esaterako, 20.Korrika dugu ate joka.

Egun baten, idazleari lagun batek afasia zuen pertsona baten istorioa kontatu zion. Afasia dutenek, hitzak “galtzen” dituzte, buru barruan nahastuta daude eta haiek topatzea lan nekeza izaten da. Gaixotasun askorekin bezala, ondorioak samurragoak edo larriagoak izan daitezke; eta afasiaren kasuan batzuek kasik %100ean lortzen dute hizkuntza berreskuratzea.

Xabierri hau entzunda “Niri hori gertatuko balitzait…lanik gabe geratuko nintzateke”, idazlea izateaz gain, irakaslea baita. Pentsamendu hau izan zen gogotik gomendatzen dizuegun eleberri horren hazia.

Santurtziko Irakurzale Klubaren partez eskerrak eman nahi dizkiogu Xabierri gurera etortzeagatik eta hurrengo liburuarekin edota Korrikarekin batera elkar ikustea espero dugu.

Anuncios

Responder

Introduce tus datos o haz clic en un icono para iniciar sesión:

Logo de WordPress.com

Estás comentando usando tu cuenta de WordPress.com. Cerrar sesión / Cambiar )

Imagen de Twitter

Estás comentando usando tu cuenta de Twitter. Cerrar sesión / Cambiar )

Foto de Facebook

Estás comentando usando tu cuenta de Facebook. Cerrar sesión / Cambiar )

Google+ photo

Estás comentando usando tu cuenta de Google+. Cerrar sesión / Cambiar )

Conectando a %s